Antxia eta Nagore buruz buru, Abadiñon

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:55

Frontis enpresak jaialdi interesgarria antolatu du, zapaturako, Zelaietako frontoian, 18:00etatik aurrera. Batetik, kantxa osoan eta buruz buru, Ander Antxia abadiñarrak Jorge Nagore nafarraren kontra jokatuko du. Ondoren, binaka, Amarika eta Zabalak Bengoetxea VII.a eta Gorritiren aurka jardungo dute.

Abadiñarrak partida zaila izango du. Kolpez eta hankaz gehiago da, baina Nagorek, oraindik, sakatzaile handia izaten jarraitzen du. Biak ere botez hobeto aritzen dira airez baino, eta partida lehiatua izateko osagai guztiak ditu norgehiagokak. Horrez gainera, biek frontoiko ezker horma irregularrera moldatu beharko dute.

Ondoren, atzelari indartsu bi eta aurrelari errematatzaile biren aurkako lehia izango da ikusgai. Gorriti Frontisek duen atzelaririk onenetakoa da, kolpedun mutila, eta hori baliatu dezake aurrelari berriztarrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!