Final biak orekatuak izan ziren. Esku pilotan irabazleek seguruago eta zertxobait txukunago jokatu zuten, ordu eta erditik gorako partidan. Elorriagak ederki bilatu zuen teilatua, eta Alvarez gehiago izan zen aurrean.
Emakumen artean ere, beste horrenbeste. Partida osoan bata bestearen parean joan ziren (13na, 15na, 29na); azkenean, Pradera eta Gordon nagusitu ziren.
