Trenbidearen zubiko lanak udazkenera arte luzatuko dira

Anboto 2007ko ots. 15a, 12:37

Trenbidea bitan banatzeko lanek eraginda, Traña-Matiena eta Zelaieta auzoak lotzen dituen BI-3323 foru errepidea itxi dute ibilgailuentzat. Izan ere, trenbidearen gainetik doan zubiaren taula desegingo da hemendik eta martxora bitartean. Bertatik doazen ur-argiteri eta telefonia zerbitzuak ere desbideratuko dituzte.

Trenbidea bitan banatzeko lanek eraginda, Traña-Matiena eta Zelaieta auzoak lotzen dituen BI-3323 foru errepidea itxi dute ibilgailuentzat. Izan ere, trenbidearen gainetik doan zubiaren taula desegingo da hemendik eta martxora bitartean. Bertatik doazen  ur-argiteri eta telefonia zerbitzuak ere desbideratuko dituzte.

Trenbidea banatzea bideratu ahal izateko, zubia eusten duten alboetako estriboak ere botako dituzte. Ordurako, oinezkoentzako pasabidea gertu izan beharko dute. Lanak gauez egingo dituzte Euskal Trenbide Sarekoek, tren zerbitzuari ez eragiteko. Azarora bitartean luzatuko dira lanak.

tra__a_trenbidea.jpgZornotzatik Lebarioraino (Abadiño) banatuko da trenbidea, eta lur azpitik joango da Iurreta, Durango eta Traña-Matienan. Abadiñoko alkate Jabier Uriarte Traña-Matienako zubia metro bian jaistearen aldeko izan da, trena lurperatzeko lanak hasi zirenetik, eta eskaera hori berretsiko du Eusko Jaurlaritzan: “urte bi dira gai horrekin hasi ginela. Zubia dagoen altueran mantenduko da. Hala ere, etorkizunera begira, zubia jaisteko aukera bideratzea gura dugu. Lanak amaituta, zubia jaisteko aukera bermatzea”.

Haserre agertu da Udalak zubiko lanen nondik norakoen berri izan ez duelako: “Lanak atzeratu egin dira, eta izan dugun berri bakarra da 13an itxi egingo zutela. Herritarren hainbat kexa ere jaso ditugu”. Gaineratu duenez, Bizkaibusek esan ei die izan daitezkeen aldaketen berri emango diela erabiltzaileei.

Abadiñoko Independienteek, bestalde, Gobernu Taldekoek lanon eraginei buruzko informaziorik ez ematea salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!