Argiteria jartzen hasi dira Gaztelua auzoan

Anboto 2007ko ots. 15a, 12:32

Astola auzoan hasi eta Gazteluako San Martin ermita ingurura arte argiteria jartzen hasi dira. Urtarril amaieran hasi zituzten lanok eta martxoaren amaierarako beharko lukete amaituta. Horixe azaldu du Jabier Uriarte alkateak. Guztira, 240.000 euro inguru erabiliko ditu horretan Udalak.

Udalak 76 farol erosi ditu Gazteluan argiteria jartzeko. Hala ere, Uriartek argitu duenez, Astolatik Zelaietara bidean ere jarriko dira kale-argi horietariko batzuk. “Nahikoa zahartuta dagoz orain daudenak, eta aldatu beharrean gaude”, argitu gura izan duenez.

Galtzada

Beste alde batetik, 15 egun barru hasi gura ditu Udalak Abadiñoko hilerritik gora Gazteluaraino doan galtzada konpontzeko lanak. Kilometro eskasean egingo dira hilabetea beharko duten konponketa lanak, eta 74.000 euro erabiliko dituzte: “Pasiorako ibilbide moduan erabili izan da beti galtzada hori, orain, baina, oso egoera txarrean dago. Azken urteetan narriatu egin da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!