Asteon Auzitegi Nazionalak Iñaki De Juanaren espetxe egoera arintzearen kontra egin du berriro. Presoaren osasuna arriskuan jartzen duena ez dela espetxeratua egotea ebatzi du Tribunalak, baizik eta "ezer ez jateko borondatea" dela egoera hori sortu duena. Bestalde, astelehenean Auzitegi Gorenak Gara egunkarian argitaratutako artikuluen ondorioz, De Juanari 12 urteko zigorra ezarriko dioten edo ez erabakiko du. Hori guztia salatu nahi izan dute gaurko kontzentrazioan: "Pertsona moduan, euskal herritar moduan eta LABeko kide moduan, egoera hori salatu egin nahi dugu", adierazi dute LABeko ordezkariek: "Horrez gainera, Iñaki De Juana aske uzteko exigitzen dugu eta, oro har, presoen eskubideak errespeta daitezela".
Asrtelehenean, 12:00etatik 12:30era, beste kontzentrazio bat egingo dute Durangon, Madalenan.