Tuteran (Nafarroa) grebara jo dute Eroskiko 54 langileek . ELAkoek azaldu dutenez, Eroskik 2006an Estatu Espainiarreko supermerkatuetarako itun kolektibo bat sinatu eban FETICO, UGT eta CCOO sindikatuekin. “Eroskiren helburua bere zerbitzuetan dauden langile guztien baldintzak berdintzea zen, baina, oinarritzat Tuterako langileek zeuzkaten baldintzak baino askoz eskasagoak hartu zituen”. Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan egoera “hobea” dela gogoratu du horren haritik ELAk, probintzi mailako itunak daudelako.

Egoera hori, EAEra ere etorri daitekeela uste du ELAk eta horrexegatik antolatu dituzte elkarrateratzeak Eroskiko beste hainbat saltoki handiren aurrean.
Eroskik “multinazionalen modura jokatzen du” ELAk nabarmendu duenez: “Langileen eskubideak trabatzat hartzen ditu eta murriztu egin gura ditu; Euskal Herriko zentroetan negoziatzeko eskubidea ukatu egiten du. Honetaraxe heldu da Eroskiren eta beronen talde kooperatiboaren izpiritu kooperatibista. Lotsagarria”.
Greba “politizatzen” saiatu direla dio ELAk eta hori ukatu du; “negoziatzeko esparrua errespetatzea gura dute. Etekin gero altuagoak ditu, baina, kontuan hartu behar da langileen kontura dela hori”.