Nagusitasun osoz irabazi du Abadiñok 640 kilokoa

Anboto 2007ko ots. 14a, 09:47

Goma Gaineko 640 kilora arteko Txapelketako nagusitasun osoz gailendu zen Abadiño A. Betelu herrian (Nafarroan) jokatutako finaleko tiraldi guztiak irabazita, garbi erakutsi zuten goma gainean eta kilo horien barruan, gaur egun ez dutela areriorik. Modadalidade horretan Abadiño izango da, beste urtebetez, sokatirako erreferente nagusia Euskal Herrian.

Goma Gaineko 640 kilora arteko Txapelketako nagusitasun osoz gailendu zen Abadiño A. Betelu herrian (Nafarroan) jokatutako finaleko tiraldi guztiak irabazita, garbi erakutsi zuten goma gainean eta kilo horien barruan, gaur egun ez dutela areriorik. Modadalidade horretan Abadiño izango da, beste urtebetez, sokatirako erreferente nagusia Euskal Herrian.

Tiraldietan segurtasun eta konfiantza irudia igorri zuten abadiñarrek, baina Edu Mendizabal entrenatzaileak hasieran urduritasun puntu batekin aritu zirela aitortu du: “Sailkapen faseko jardunaldi batean tiraldiren bat edo beste galdu genuen, eta bagenituen zalantza batzuk. Hala ere, oso sasoiko gaudela erakutsi dugu. Nahiko erraz irabazi dugu eta oso pozik gaude”.

Abadiño B laugarren geratu zen, itxura ona emanda. Hala ere, Mendizabalek lehen hiruen artean geratzeko itxaropena bazuela dio: “Finalera talde ona eta lehiakorra eraman genuen, eta Sokarri-Altamirari edo Ñapurraki kontra egiteko esperantzarekin joan ginen. Baina bi talde horiek oso indartsu aritu ziren eta ezin izan genuen gehiago egin”.

Hain zuzen, Abadiñok bi talde horiekin, Sokarrirekin eta Ñapurrakekin, eduki zuen lehiarik biziena. Azkenean Sokarrik lortu zuen bigarren postua eta lapurtarrak hirugarren geratu ziren.

680ko finala

Sokatira denboraldia bete-betean dago eta asteburuan beste hitzordu bi izango dituzte abadiñarrek. Batetik, igande goizean, 680 kilora arteko finala jokatuko dute Baigorrin (Behe Nafarroan). Iparraldeko hiru talderekin eta Sokarrirekin batera jardungo dute Abadiño Ak eta Bk.

Bihar arratsaldean, berriz, 600 kilora arteko lehen jardunaldia jokatuko da Astigarragako kiroldegian (Gipuzkoan): “680koan, pisu horretarako tiralari egokiak ditugunez, irabazteko aukera handiak ditugu. 600ekoan, aldiz, Sokarri gure parean ibiliko da”.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!