Traña-Matienatik Zelaietarako bidea moztuta, asteon

Anboto 2007ko ots. 8a, 15:38

Bilbo-Donostia trenbidearen gainetik zubia eraikiko dela-eta, trafikoa moztuko dute Traña-Matienatik Zelaietarako BI-3323 foru errepidean. Martitzenean, hilaren 13an, itxiko dute trafikoa, 14:00etatik aurrera.

Bilbo-Donostia trenbidea, Iurreta, Durango eta Abadiñon lur azpian sartzeko egitasmoaren barruan eraikiko dute bidezubia eta noranzko bietan eragingo du trafiko mozketak. Trenbidea bitan banatzea ere aurreikusi du egitasmoak, Euskal Trenbide Sarekoek azaldu dutenez.

Zelaietatik Traña-Matienara sartzeko BI-632 errepidea (Elorriotik Durangorakoa) erabili beharko da, behin-behinean, Eroski saltoki handiko biribilgunetik Traña-Matienaraino jarraituz; Auzo horretatik Zelaietara joateko alderantzizko bidea hartu beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!