San Blas txapelketako finalak osatuko dira gaur

Anboto 2007ko ots. 2a, 13:29

San Blas pilota txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira gaur, 19:30ean, Tornosolo trinketean. Horrez gainera, Bizkaiko trinkete txapelketak ere aurrera darrai.

San Blas pilota txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira gaur, 19:30ean, Tornosolo trinketean. Horrez gainera, Bizkaiko trinkete txapelketak ere aurrera darrai.

Gizonezkon adarrean, Etxebarria eta Zabalza, Lambert eta Martin IIaren aurka ariko dira. Irabazleek, Alvarez gipuzkoarra eta Elorriaga abadiñarra zain dituzte, jada, finalean. Azken hauek, Martin I.a eta Harotzarene kanporatu zituzten joan zen barikuan, oso partida orekatuan (40-36). Amaieran markagailuak erakusten zuen lau tantoren aldea izan zen, hain zuzen ere, partida osoko handiena.

Emakumezkoen artean eta paleta goman, Urkizu-Gallastegik eta Pradera-Gordonek nor baino norrago jardungo dute gaur, final-atarian. Multzo honetan ere, finaleko bikote bat erabakita dago: Etxarrik eta Zamorak osatutakoa, hain zuzen ere. Nafarrek erraz lortu zuten finalerako txartela, Leunda eta Ibarraren aurka (30-14).

Bizkaiko txapelketa

Bizkaiko Trinketeko Esku Pilota Txapelketak ere aurrera darrai. Hirugarren jardunaldian, Oizpek gazteetan (40-6) eta Atxartek kadeteetan (40-14), Olarretari irabazi zieten Faduran. Tornosolon, Durangok galdu egin zuen gazteetan, eta Berriotxoak irabazi nagusietan. Azkenik, Leketion, Otxandiok Akarregi meneratu zuen gazteetan (40-37).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!