Sanprudentzioetako auzian aseguruak ardura bere gain hartu duela dio Udalak

Anboto 2007ko ots. 1a, 11:14

Sanprudentzioetako donien-atxa altxatzen jarduten duten lagunekiko Udalak erantzukizun zibila dauka. Beraz, aseguruak sortu daitezken kalteen ardura hartzen du. Horixe azaldu dute udal arduradunek. Joan zen astean, iazko Sanprudentzioetako txopoa igotzen zauritu ziren lagun biek agerraldia egin zuten, Traña-Matienako jaietako koadrilen ordezkariak lagun zituztela. Dagokien segurtasun neurriak bete ezean, donien-atxarik altxatzeko prest ez zeudela agertu zuten. Udala gertatutako istripuaren erantzule egitea ere eskatzen zuten.

Udal arduradunen berbetan, "ohiko tramitazioa bete da. Ondare-erantzukizun erreklamazioa jaso zuen ekintzak babesteko Udalaren aseguruak. Hala ere, akta hartzean egiten da kalteen eta istripuak utzitako arrastoen balorazioa. Abuztuan ekarri zen eta dagokion txostena egin". Ildo horretan, diotenez, "publikoa beti hartzen du bere gain Udalaren aseguruak. Baina, adibidez, goitibeheren kasuan, parte-hartzailea, aseguru propioa egin ezean, ez dago babestuta. Zalantza hor sortu da".

Udalak aseguru-artekaritzaren iritzi juridiko-teknikoa hartu du aintzat: "Donien-atxa altxatzen dihardutenak, zelanbait publikoa dira; parte hartzera doan publikoa, eta aseguruak ez dio uko egin ordaintzeari". Kalte-ordainaren zenbatekoa kaltetu eta aseguruak adostu behar dute, diotenez. "Egitatezko hipotetikoan uko eginez gero, Udala erantzule zibil subsidiario litzake". Argibideok eman direla diote eta ez dutela ulertzen agertutakoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!