Etxebizitza sozialen aldeko sinadura batzea

Anboto 2007ko urt. 25a, 14:45

Etxebizitza sozialak eraiki ditzaten eskatzeko sinadura bilketa egingo dute, asteburuan, Abadiñoko hainbat auzotan. Abadiñoko Iratxoen izenean abiatutako ekimenaren helburua Udalak Muntsaratzen aurreikusitako hirigintza plangintza bertan behera uztea da.

Etxebizitza sozialak eraiki ditzaten eskatzeko sinadura bilketa egingo dute, asteburuan, Abadiñoko hainbat auzotan. Abadiñoko Iratxoen izenean abiatutako ekimenaren helburua Udalak Muntsaratzen aurreikusitako hirigintza plangintza bertan behera uztea da. Argitu dutenez, "240.000 euroko babeseko etxebizitzak alde batera uztea eta 120.200 euro inguru balio duten etxebizitza sozialak eraikitzea" gura dute.

Traña-Matienan, 19:30etik 21:00etara jardungo dute, gaur; bihar, 12:00etatik 13:30era eta 19:30etik 21:00etara; eta etzi, 12:30etik 14:00etara. Bihar eta etzi izango dira Zelaietan, 12:00etatik 14:00etara. Muntsaratzen, bihar, goizez ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!