"Gezur eta engainu bidez kaleratu dute. Behin-behineko kontratua izan du, eta, ordezkari izateari utziz gero eta urtebetean bere lanarekin gustura egonez gero, behin betiko kontratua egiteko konpromisoa hartu zuen enpresak. Eskatutakoa bete arren, arrazoirik eman gabe, orain, kaleratu egin dute". Horrela azaldu du Jose Ramon Ruizek, CCOOko delegatu eta arriskuei aurre hartzeko eta Lan Segurtasun eta Osasun ordezkariak. Enpresak langile

Inyectametal enpresak "sindikatu jazarpena" egiten duela salatu du, oraintsu, CCOOko Meatzari-metalurgiko Federazioak kaleratze horren haritik. Nabarmendu dutenez, enpresak berak ere aitortu du hori Lan Arloko 9. zenbakiko epaitegian, dagokion kalte-ordaina ematearekin batera. Hala ere, Ruizek azpimarratu duenez, "langileak enpresan jarraitu gura du eta ez du kalte-ordainik gura. Lan egin gura du".
Adiskidetzeko ekitaldia izango dute hilaren 22 enpresarekin, azaldu dutenez. Bertan agertutako jarreraren arabera, mobilizazioekin jarraitu edo ez erabakiko dute. Inyectametal enpresan 370 langile inguru dira eta gaia Enpresa Batzordean ere planteatu da; LAB eta ELA eere badira bertan. "Ez dugu, baina, konsentsurik lortu. Behin-behineko langilea dela diote. Hala ere, hori erabakitzea gure esku ez dagoela deritzogu".