Zirkulazio askoko bidea da hori eta, aurretik ere, Abadiñoko zatian errepidea konpontzeko lanen eraginez egon ziren zirkulazio eteteek hainbat kexa eragin zituen.
Elorriorako noranzkoan autobus geltokia ipini eta Durangorakoan zegoena aldatzea batzen duten herri-lanok San Blas aurretik amaitu gura dituzte. Probisa enpresari eman zion lanon ardura Udalak eta semaforodun zebra-bideak jartzea ez eze auzorako sartu-irtenak egokitzea ere batzen du egitasmoak.
