CCOOk “sindikatu-jazarpena” egiteaz salatu du Inyectametal

Anboto 2007ko urt. 9a, 15:21

CIE-Automotive taldeko Inyectametal enpresak “sindikatu-jazarpena” egiten duela salatu du CCOOko Meatzari-metalurgiko Federazioak, “bidegabeko eran” sindikatu horretako ordezkaria kaleratzeagatik. Nabarmendu dutenez, horrela aitortu du enpresak berak Lan Arloko 9. zenbakiko epaitegian, dagokion kalte-ordaina ematearekin batera.

CIE-Automotive taldeko Inyectametal enpresak "sindikatu-jazarpena" egiten duela salatu du CCOOko Meatzari-metalurgiko Federazioak, "bidegabeko eran" sindikatu horretako ordezkaria kaleratzeagatik. Nabarmendu dutenez, horrela aitortu  du enpresak berak Lan Arloko 9. zenbakiko epaitegian, dagokion kalte-ordaina ematearekin batera.

Diotenez, "halako ekintzek CCOOko Meatzari-metalurgiko Federazioaren jarrerarekiko CIE taldearen deserosotasuna baieztatzen dute, hain zuzen ere, kanpoan enpresaren garapenaren mesedetan geure enpresetan enplegua galtzearen aurkakoa".

Sektore horretan, CIE taldeko enpresetan sortu daitezkeen lan gertaeren gaineko "kontrol zehatza" egingo dela jakin eragin dute sindikatukoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!