Barazki eta ogi bedeinkatua, Urkiolan, San Anton egunez

Anboto 2007ko urt. 11a, 15:12

San Anton Abad eguna ospatuko dute, urtero legez, Urkiolan, eguaztenean, urtarrilaren 17an. San Anton Zaharra edo negukoa lez ere ezagutzen dena Urkiolako lehenengo zaindaria da; baserritarren eta abereen jagolea.

Meza nagusiak batuko du jende gehien, 12:00etan —gero, 13:00etatik 18:00etara ere izango dira— eta, guztietan, usadioari jarraituz, ogia eta barazkiak bedeinkatuko dituzte. Ohitura da San Antonen ogia etxean eta kortan banatzea.

Hurrengo domekan, berriz, errepetizioa ospatuko dute. Abadiñoko txistulari eta dantzariek berotuko dute giroa, eta San Anton zozketa be egingo da Urkiolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!