Igerilekuen zerbitzua dela-eta arduratuta

Anboto 2006ko aza. 28a, 15:09

Emtesportek hartuko du berriz Astolako igerilekuen kudeaketa. 2007tik 2010era arte luzatuko da kontratua; urtean, 214.300 euroko aurrekontuarekin. Horretan kontra izan ditu Gobernu Taldeak Abadiñoko Independienteak (AI), PSE-EE eta PPk. Gogoratu dutenez, “aurreko araudia betetzen ez zuen enpresa bera aukeratu da”. Serviocio enpresa ere aurkeztu izan da 187.150 euroko aurrekontuarekin.

AIk “zalantzak” agertu ditu zerbitzua “aurretik araudia bete ez duenari” eman zaiolako. Hala ere, Gobernu Taldeak arrazoitu du Bizkaiko Aldundiaren txosten “neutrala” hartu dela kontuan. Txosten horri “subjektiboa” deritzo PPk eta proposamen “garestiena” aukeratu dela dio. PSE-EEk ere kontratua bete ez zela gogoratu du: “Gainera, txostenak dio baldintzak zati bat ez dituela betetzen; enpresa biren baldintza bertsuetan hobe aurreztea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!