Egoitz Murgoitio profesional moduan arituko da aurten

Anboto 2006ko aza. 30a, 14:26

Egoitz Murgoitio abadiñarrak profesionetarako saltoa emango du Nikolas-Mateo taldearen eskutik.

Egoitz Murgoitio abadiñarrak profesionetarako saltoa emango du Nikolas-Mateo taldearen eskutik.


Gaur zortzi deitu zioten taldean nahi zutela jakinarazteko. Taldean beste euskaldun batzuk ere ariko dira: Beñat Intxausti, Jabier Etxarri eta Gorka Amuriza. Nikolas-Mateo kontinental mailako taldea da, eta ez dago Uci Pro Tour-en barruan: “Ez da talderik puntakoena, baina erakusleiho polita izan daiteke gorago ari naitekeela erakusteko”, dio abadiñarrak. 

Zuzendari moduan Jose Luis de Santos izango du, iaz arte Espainiako selekzionatzaile izana. Bere sasoian, Santosek Mundialerako deitu zuen Murgoitio, baina ezbehar baten ondorioz tibia eta peronea hautsita, ezin izan zuen joan. Eskaintzarik jaso ez balu, txirrindularitza utzi egingo lukeela dio Murgoitiok, baina orain “oso ilusionatuta” ei dago. Iaz urte ederra osatu zuen; Bizkaiko Txapelketa eta Avilako Itzuliko etapa erregina irabazi zituen, besteak beste.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!