Abadiñok goma gaineko laukoa irabazi du 330 kilotan

Anboto 2006ko abe. 6a, 17:39

Abadiñok Sestaon jokatu zen 330 kilora arteko Lauko Goma Gaineko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen zapatuan. Sokatira taldeak finalerako hiru talde zituen sailkatuta, eta horietako batek txapelketa irabazteaz gainera, beste bat hirugarren geratu zen. Abadiño Sokatira taldeko hirugarren taldeak, berriz, seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Irabazleek tiraldi guztiak irabazi zituzten, eta nagusitasunez gailendu ziren. Hirugarren geratutako taldeak eskura izan zuen bigarren postua, baina azkenean Astigarragako Auzolan taldearentzat izan zen. Azkeneko tiraldian Auzolan eta Abadiño aurrez aurre suertatu ziren. Bigarren postua zegoen jokoan. Tiraldiak oso lehaituak izan ziren, gogoangarriak, hunkigarriak, baina azkenean biak galdu zituzten: “Azken txanpara Auzolan baino nekatuxeago iritsi ginen, eta eginahalak egin arren, irabazi egin ziguten”, dio Edu Mendizabal entrenatzaileak. Hala ere, lehen hiru postuetan  talde bi sailkatuta, Abadiñok txapelketa ederra osatu du.

Hurrengo erronka abenduaren 16an izango dute Arrigorriagan. Han 290 kilora arteko Lauko Goma Gaineko Txapelketa jokatuko da eta Abadiñok talde bi ditu finalean: “Helburua biak medailen barruan kokatzea dugu. Hori emaitza bikaina litzateke”, Mendizabalen ustez. Aurkaririk gogorrenak Auzolan eta Sokarri izango dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!