Jabier Uriartek alkate izateari utziko dio

Anboto 2006ko abe. 14a, 15:26

Asier Garate 32 urteko abadiñarra —abokatua lanbidez— aukeratu du alkate-gai EAJren uri batzarrak. Garate, Jose Bizkarra eta Jabier Uriarte — 4 urtean zinegotzi eta azken 20 urteotan alkate— izan ditu hautagai uri batzarrak.

Azken horrek, baina, bere hautagaitza erretiratu du. Berak azaldu duenez, “orain 8 urte ere utzi gura izan nuen, eta datorren legegintzaldian ez aurkezteko erabakia hartu nuen orain bost hilabete”. Kargua uzteko “une egokiena” dela dio: “Denok ditugu etsaiak, baina, instituzioen aldetik ateak zabalik ditut; hartu-eman onak ditut”.

Garateri hautagai “egokia” deritzo Uriartek: “Jende gaztea sartu behar da, borrokarako gogotsu dagoena; legegintzaldi garrantzitsua dator-eta, egitasmo askorekin”. Orain zortzi urte, zinegotzi izan zen Garate Abadiñon, urtebete inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!