Abadiñarren arteko lehen derbian, Gaztetxie nagusi

Anboto 2006ko abe. 14a, 16:29

Joan zen zapatuan partida berezia jokatu zen Berrizko Berrizburu kiroldegian. Lehenengoz, Abadiñoko talde bi lehiatu ziren areto futbolean: Abadiño eta Gaztetxie. Giro bikaina harmailetan, lehiakortasun sanoa kantxan, eta hiru puntu garrantzitsu jokoan. Partida estua izan zen, eta defentsako lana nagusitu zitzaion erasokoari. Azkenean, Gaztetxiek irabazi zuen partida (0-1).

Argazkia: Judit Fernandez“Bagenekien talde bien artean ez zegoela alde handirik eta markagailuan aurreratzen zenak irabazteko aukera handiak izango zituela. Zorionez, geu aurreratu ginen eta, defentsa-lan onari esker, hiru puntuen jabe egitea lortu genuen”, dio Ibai Urien Gaztetxie taldeko atezainak. Gola kontraeraso baten ondoren sartu zuten.

Biak gora begira

Zapatuko garaipenarekin Gaztetxiek lehen postuetara arrimatzea lortu du. Oraintxe bertan, zazpigarren dira 20 punturekin, eta liga hasieran jarritako erronka –hots, lehen sei postuen barruan amaitzekoa–, lortzeko bidean dira. Hurrengo bi partidek argituko dute Gaztetxieren ibilera. Bihar, 14:45ean, sailkapeneko bigarren diren Besekaren aurka jokatuko dute eta, datorren asteburuan, Bermeo liderraren kantxa bisitatuko dute.

Abadiño, berriz, hirugarren dago 26 punturekin, eta puntu bakarrera dute Beseka. Asteburuan, Zerbezotxoren aurka jardungo dute. Teorian, irabazi beharreko partida da; Zerbezotxo azken laugarren dago eta etxean norgehiagoka bakarra irabazi du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!