Galtzagorrik nahikoa du bihar berdinduta

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:16

Bihar Bizkaiko Banakako Xake Txapelketaren azken jardunaldia jokatuko da Zornotzako Zelaietan Zentroan, 16:00etan. Maila gorenean, Ieray Galtzagorri lehenengo postuan dago, 4,5 punturekin eta berdinketa nahikoa du garaipena lortzeko.

Bihar Bizkaiko Banakako Xake Txapelketaren azken jardunaldia jokatuko da Zornotzako Zelaietan Zentroan, 16:00etan. Maila gorenean, Ieray Galtzagorri lehenengo postuan dago, 4,5 punturekin eta berdinketa nahikoa du garaipena lortzeko.

Hain zuzen ere, 3,5 punturekin eta bigarren postuan dagoen Iban Alonsoren aurka lehiatuko da.  Jon Angulok eta Sergio Trigok ere 3,5 puntu dituzte eta azken jardunaldian elkarren aurka jokatuko dute. Faboritoek modurik justuenean erabakiko dute txapela, elkarren aurka lehiatuz.  Alain Prieto durangarra, jada, aukerarik gabe dago, 3 punturekin, baina txapelketa ahalik eta gorenen amaitzen saiatuko da Xabier Galartzaren aurka.

Lehia estua gorako


Lehen Mailan ere lehia estua dago Iñaki Leniz (4,5 puntu), Alberto Lozoya (4 puntu), Dabid Martinez (4 puntu),  eta Oscar Arrillagaren (3,4 puntu) artean. Lehenengo bi postuetan geratzen direnek Maila Gorenera igotzeko eskubidea lortuko dute.

Bigarren mailan, gorako postuetan dauden bost xakelarietatik hiru Durangaldekoak dira: Zaldi Baltza xake taldeko Alberto Sardon elorriarra, eta Larrasoloeta taldeko Fermin Ajuria eta Antxoka Gerrikabeitia durangarrak. Guztiek nahiko dute berdinketa maila bat gorago igotzeko.
Azkenik, hirugarren mailan, Koldo Betanzos (4,5 puntu) eta Endika Fernandez (3,5 puntu)  zornotzarrak daude lehenengo bi postuetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!