Abadiño gabe, Matiena hainbat nortasun agiritan

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:14

Nortasun agiria berriztatu zein egiteko Udalak martxan jarritako azken kanpainan, herriari dagokion hutsunean, Abadiño gabe, Traña-Matiena agertu da.

Nortasun agiria berriztatu zein egiteko Udalak martxan jarritako azken kanpainan, herriari dagokion hutsunean, Abadiño gabe, Traña-Matiena agertu da.

Beraz, akats hori konpontzeko, agiri horiek dituzten herritarrak Udaltzaingora zuzendu daitezen dei egin dute. Bertotik bideratuko dute okerraren zuzenketa. Dagoeneko, 13 lagunek eman dute okerraren berri. Udaltzaingora 08:00etatik 21:00etara jo daiteke, edo bestela, 94 621 55 33 telefonora deitu izena emateko, abenduaren 11ra arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!