Elite mailako finaletik kanpo geratu da Amantegi

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:10

Egoitz Amantegi abadiñarra IV. Eskuz Binakako Eliteko finaleko ateetan geratu da. Joan zen asteburuan, Azkoitian jokatutako finalaurrekoan, Ajuria bizkarzain zuela, galdu egin zuen Lasa eta Iruretaren kontra (22-12). Aurrelari biek bizi mugitu zuten pilota, tantoa batean batek eta besteak besteak dominatuz. Aldea atzean egon zen. Ajuriak uste baino gutxiago eutsi zion partidari eta, azkenean, amore eman behar izan zuten.

XIX. Olazar Txapelketan, berriz, aurrera darrai Amantegik. Hilaren 16an, Zaldibarko frontoian jokatutako lau t’erdiko partidan  Urberuaga jipoitu zuen (22-3). Hasi eta bukatu, jaun eta jabe izan zen abadiñarra, saketik bertatik hasita.

Txapelketa berean eta binaka, Mikel Gonzalez berriztarrak eta Erauskin I.ak irabazi egin zioten  Ollok eta Okiñenak osatutako bikoteari (22-16). Gonzalezek azpimarratzeko moduko partida osatu zuen, zuloak oso errez bilatuz eta pilota zentzuz eta indartsu mugituz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!