Abadiñoko hiru sokatira taldeek lehenago ere ezin hobeto bideratuta zuten finalerako txartela ziurtatu egin zuten zapatuan. Ordeñanan jokatutako jardunaldian talde hauek sailkatu ziren: Abadiño A, Abadiño B, Abadiño C, Arrigorriagako Sokarri, Astigarragako Auzolan eta Gatika. Finala abenduaren 2an jokatuko dute Sestaon.
Abadiñoko hiru laukoteen artean, A taldea aritu zen sendoen, eta C ahulen. Zorionez, orain hiru asteburu egindako lan bikainak finala esku-eskuan utzia zien, eta Ordeñanan egunik onena ez izanagatik ere, final nagusian merezimenduz ariko dira. Bestalde, Elizondon 600 kiloko azken ekitaldia jokatu zen eta Beti Gaztek irabazi zuen.