330 kiloen barrukoan egin zuen moduan, Abadiñoko sokatira taldeak uzta polita lortu zuen, zapatuan, 290 kiloen barruko Goma Gaineko Lauko Euskadiko Txapelketan. Arabako Pobes herrian jokatutako lehenengo jardunaldian Abadiñoko talde bi izan ziren; batak irabazi egin zuen Gatikaren aurretik, eta besteak hirugarren postua eskuratu zuen Auzolan eta Arrizkozubi taldeen atzetik.
Finalera lehen hirurak pasatzen direla kontuan hartuta, oraingoz, Abadiñoko bi taldeak finaleko postuetan daude. Bestalde, bihar 330 kiloen barruko txapelketako finalistak erabakiko dira Ordeñanan (Araba). Lehenengo jardunaldian Abadiñoko hiru taldeak hiru multzoetan nagusitu ziren.