Paperak aldatuta dabiltza Zaldua eta Abadiño

Anboto 2006ko aza. 16a, 13:31

Denboraldiari ekiterakoan talde bakoitzak helburu jakin batzuk izaten ditu. Lehen Erregionalean, Abadiño puntako taldea izan da historikoki, eta Zalduak maila mantentzeko borrokatu ohi du. Orain arteko zortzi jardunaldien osteko sailkapenak, ordea, guztiz kontrakoa erakusten digu. Zaldua hirugarren dago 15 punturekin eta Abadiño azken hirugarrena da seirekin. Paperak aldatuta ari direla dirudi.

Denboraldiari ekiterakoan talde bakoitzak helburu jakin batzuk izaten ditu. Lehen Erregionalean, Abadiño puntako taldea izan da historikoki, eta Zalduak maila mantentzeko borrokatu ohi du. Orain arteko zortzi jardunaldien osteko sailkapenak, ordea, guztiz kontrakoa erakusten digu. Zaldua hirugarren dago 15 punturekin eta Abadiño azken hirugarrena da seirekin. Paperak aldatuta ari direla dirudi.

Abadiñok “oso aurredenboraldi ona” egin zuen Jose Ignakirola.jpgcio Agorria entrenatzailearen esanetan, baina jokalari batzuen esperientzia falta asko nabaritu dute: “Esaterako, atezainak oso gazteak dira, zailtzea falta zaie. Dena dela, esango nuke errua denena dela, partida bakoitzean jokalari ezberdinek huts egin dutela”. Taldearen martxa kaskarraren beste arrozietako bat “momentu klabeetan izandako zorte txarra da”: “Horrek morala jaten die jokalariei eta konfiantza galdu arazi”. Hain zuzen, lehen sei jardunaldietan falta izandako dohai horiek joan zen asteburuan berreskuratu zituzten Uritarraren kontra, eta denboraldiko lehen garaipena lortu zuten (1-0). Asteburuan orduan hasitako bideari jarraipena ematea beharrezkoa da aurkari zuzena den Otxarkoaga izango baitute aurrean: “Partida klabea da. Kontzentratuta irten behar dugu guztiz mentalizatuta”.

Zalduak, momentuz, lasai har dezake arnasa. Igoera puntu bakarrera du, baina matematikoki mailari eusteko puntu nahikoa batu arte, taldearen helburua salbazioa da eta hori lortzeko bide onetik doaz: “Defentsa da gure punturik indartsuena. Eibarreko gazteen taldetik etorritako Gotzonekin are sendoagoak gara eta horrek lasaitasuna ematen dio taldeari. Bestalde aurten etorritako beste gazte batzuek bizitasuna eman diote aurrealdeari. Oro har aztertuta, taldearen inplikazioa eta konpromisoa azpimarratuko nituzke”, Karmelo Alonso entrenatzailearen esanetan. Aurten, ohiz kanpoko helburu bat ere badute: “Datorren urtean belar artifizialeko zelai berria izango dugu eta hor jokatzeko ohitzen joatea beharrezkoa da, orain dugun harezkoarekin konparatuta alde ikaragarria baitago”.

Abadiñoren orain arteko bideari buruz zera dio Alonsok: “Jokalari onak ditu, taldea egitea falta zaio. Partidak bakarka baino taldean irabazten direla ohartzean gorantz joan dira”. Agorriak, berriz, Zalduaren “disziplina” azpimarratzen du: “Birritan jokatu dugu euren kontra, aurredenboraldian eta ligan, eta ligakoan talde oso sendoa iruditu zitzaidan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!