Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) Abadiñoko udaleko azken hiru urteotako kontuak ikuskatu ditzan eskatu du PPk. Legebiltzarrean, alderdiko ordezkarien bitartez, hiru urteotako kontuak HKEEn aurkeztea eskatu dute, ohar baten bitartez jakin eragin dutenez. Kontabilitate, gai fiskal zein administratiboan “ustezko hainbat irregulartasun” daudela uste du PPk, “soberan justifikatzen dutenak EAEko organo nagusiak udal kontuok ikuskatzea”.
PPren berbetan, “kultur arloan, EAJren kargu, eta gizarte ongizatean, EB-berdeak-eko zinegotziaren bitartez, ezelango justifikaziorik gabe hainbat diru-laguntza ematen dihardute; honen gaineko ezelango araudirik ez dago eta Araudi Orokorra ere ez da kontuan hartzen diru-laguntzak ematean”. Gaineratu dutenez, “ohikoa da altzariak erostea egoki ez diren era administratiboak edo ilegalak erabiltzea, udal haurtzaindegirako moduluen alokairuarekin gertatu moduan”.
Kudeaketa “negargarria”
Alderdi Popularrak jakin eragin duenez,” udaletxeko lan taldearen kontratazioan ere irregulartasunak atzeman” dituzte, eta, HKEEari eskatuko die egindako kreditu-eragiketak aztertzea: “dagozkien diru-ataletara bideratzen diren ala beste gai batzuetarako erabiltzen diren”. PPk nabarmendu du salaketa horren eta izan litzakeen ondorioen “erantzule bakarra” Gobernu Taldea dela. “Alderdiokiko informazio murrizketa eta batzorde informatibo eza ikusita balore demokratiko faltaren adibide da; eta, eremu administratibo eta fiskalean, gestio negargarriaren adibide ere. EAJren kontu-ikuskaritza kideena ere ez litzake ausartuko halako kontuak onartzera, aurkitu daitezkeen irregulartasun guztiak kontuan hartuta”.