Euskal kultur-ondarea izan daitezken erakinen azterketa egitea eskatu du PPk

Anboto 2006ko aza. 10a, 15:09

Euskal kultur-ondarea izan daitezken herriko eraikinen —batez ere, baserrien— gaineko ikerketa egitea eskatu dio PPk Gobernu Taldeari; “euren mantenu eta berriztatzerako babes eta laguntzak izango lukete horrela. Antzinako hainbat baserri dago euskal kultur-ondarearen zentroak aztertu behar lituzkeenak”.

PPren berbetan: “Denon ondarea sustatu behar du Udalak. Horretarako premiazkoa da eraikinen inbentarioa egitea, kultur-ondare izendapena zeintzuk merezi dezaketen jakiteko”.

Abadiñon, Muntsarazko dorretxea dago babestuta, PPk dioenez, “eta baliorik ez daukan landa-elementuen zerrenda lausoa daukagu”. Udalak ondarea mantentzeko “arreta eskasegia” izan duela dio: “Durangok 84  monumentu edo monumentu multzo ditu, EAEko kultur-ondarearen barruan babes maila desberdinekin; Otxandiok 64; Iurretak babestutako 10 baserri ditu, kultur-ondarerako izendatutzat hartuak”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!