Goma gaineko laukoan jaun eta jabe izan zen Abadiño

Anboto 2006ko aza. 10a, 11:33

Abadiñoko sokatira taldea sasoian dago. Domekan goma gaineko Lauko Euskadiko Txapelketako lehenengo proba jokatu zen, Koartangon, 330 kiloen barrukoa, eta abadiñarren hiru taldeak hiru multzoetan nagusitu ziren. Tiraldi bat kenduta, beste guztiak nagusitasunez irabazi zituzten. Bigarren postuetan, Sokarri, Auzolan eta Gatika taldeak geratu ziren.

Orain, txapelketako bigarren proba jokatuko dute hilaren 18an, Arabako Ordeñana herrian. Jardunaldi biak kontuan hartuta punturik gehien batu dituzten multzo bakoitzeko lehenengo bi taldeak, sei guztira, final nagusira pasatuko dira. Finala Sestaon jokatuko dute, abenduaren 2an.

Bihar, 290 kilokoa

Bihar arratsaldean, goma gaineko beste hitzordu bat du Abadiñok, Arabako Pobes herrian (Nanclares de la Oca ondoan). Hor ere goma gaineko Lauko Euskadiko Txapelketa izango dute jokoan, baina 290 kilo barrukoa.

Bestalde, urtarrilean, Herbehereetara joateko gonbidapena jaso dute abadiñarrek. Gizonezkoetan beraiek izango dira Euskal Herriko ordezkari. Emakumeetan, Laukizko Gaztedi taldea gonbidatu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!