Euskal erromeria antolatu dute

Anboto 2006ko urr. 29a, 13:46

Euskal erromeria antolatu du zapaturako, Traña-Matiena auzoan, De Norte Sur elkarteak. Abadiñoko txistularien kalejirak abiatuko du eguna 10:00etan, eta 12:00etan, Sugarri fanfarreak jardungo du. Iluntze taldeko dantzariek eskainiko dute gero ikuskizuna; 13:30ean, hain zuzen ere.

Baba-jana gertatu dute 14:30erako, frontoian, eta arratsaldean, berriz, herri-kirolez gozatu ahal izango da. Jose Ignacio Floresek, Ernesto Ezpeleta "Bihurri"-k eta Ana Berasategik jardungo dute, 17:00etan hasiko den saioan. Ondoren, Lotxo taldeak girotutako erromeria hasiko da, 18:30ean. Aitatutako ekitaldiez gainera, gaztelu puzgarriak eta giza-futbolina ere izango dira, arratsaldean, Traña plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!