Nanuk enpresako beharginei arrazoia eman die epaitegiak

Anboto 2013ko ots. 5a, 09:23
LAB sindikatuak esan du enpresak kendutako dirua bueltatu beharko diela langileei

LAB sindikatuak esan du enpresak kendutako dirua bueltatu beharko diela langileei.

 

Sindikatuak adierazi du 2012ko irailean enpresak soldata murriztu ziela beharginei. "Soldata jaitsiera hori 97 langileei aplikatu zieten soldataren %4ko jaitsiera dietetan aplikatuz". LABen arabera, 2010ko urtarriletik enpresagaz akordio batera heldu guran egon da langileen komitea: "Enpresa hitzarmen bat adosteko, baita enpresak argudiatzen zuen likidezia falta horri konponbidea bilatzeko ere. Azkenean, ordea, 2012ko urrian nomina hartzerakoan, soldata jaitsieraren berri izan zuten".

 

Sindikatuak azaldu duenez, orduan ere adostasuna lortzeko saiakera egin zuten, baina enpresak ez ei zuen borondaterik erakutsi. Ondorioz, abenduan epaiketa eduki zuten, eta beharginen alde hartu du erabakia epaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!