Nanuken negoziazioa apurtu da bigarrenez

Anboto 2013ko urr. 18a, 09:50

Kaleratutako langilearen gaian egon da apurtzeko gakoa; enpresa-hitzarmena adostuta zeukaten

Kaleratutako langilearen gaian egon da apurtzeko gakoa; enpresa-hitzarmena adostuta zeukaten.

 

Transportes Nanuk enpresan negoziazio mahaia eten egin da berriro. Aurreko negoziaziotik hartuemanik eduki barik egon ostean, urriaren 10ean batu zi- ren enpresaren eta beharginen ordezkariak. Gainera, Eusko Jaurlaritzako bitartekariak ere batu ziren prozesura. Jaurlari- tzan bertan garatu dituzte ba- tzar horiek. Atzoko batzar berri bat zegoen deituta, eta enpresa- ko ordezkariak ez ziren agertu. Kaleratutako behargina hartu ala ez, hor egon da hausturaren gakoa. Hilaren 10eko batzarretik ikuspegi baikorragaz irten zu- tela azaldu dute langileen ordez- kariek –LABek lau eta ELAk bat–.

 

Astelehenean bigarren batzarra egin zuten. Enpre- sa-hitzarmena adostu zuten, eta baldintza ekonomikoak ere bai. Baina kaleratutako behargina berriro hartzea ez zuen onartu enpresak. Grebalarien ustez, mendekuz egindako kaleratzea izan zen. “Ez dugu borrokatzea erabaki duen lankide batekiko mendekuz egindako kalera- tzerik onartuko”. Beharginak lanera bueltatu behar duela exi- jitu dute. Enpresako gerenteak adierazi du lan karga gutxitu egin dela, eta behargin horren lanagaz ez zeudela gustura. Nanukeko langileen erdiak daude greban.

 

Gaurko manifestazioa deitu dute, 19:00etan plazan hasita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!