Negoziaketek berriro egin dute kale Nanuk enpresan

Anboto 2013ko urr. 30a, 08:34
Transportes Nanuk enpresako arduradunak eta grebalariak berriro batu dira negoziatzeko, baina oraingoan ere ez dute akordiorik lortu. Grebalariek esan dute enpresa hitzarmena adostuta eduki dutela, aparteko sarien eta soldataren jaitsieraren inguruan ados ipinita

Transportes Nanuk enpresako arduradunak eta grebalariak berriro batu dira negoziatzeko, baina oraingoan ere ez dute akordiorik lortu. Grebalariek esan dute enpresa hitzarmena adostuta eduki dutela, aparteko sarien eta soldataren jaitsieraren inguruan ados ipinita.

 

Kaleratutako langilea berriz onartzea epaitegietan ebatzi dadila proposatu dute beharginen ordezkariek, baina enpresa ez ei da ados agertu. Enpresak kaleratua berriz onartzeko eskaerarako eskubidea ukatu diola esan dute. Horrek, langileen ustez, greba eta kaleratzea lotuta daudela islatzen du. Grebalariek esan dute hainbat proposamen egin dituztela kaleratutako beharginaren inguruan: beste lankide bat kalera joateko prest ei zegoen, baina enpresak ez zuen onartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!