'Udagoieneko ostera'ren baitan La Basuk eta JMartinak Berrizen eskainiko duten kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu ANBOTOk. Kontzertua azaroaren 26an izango da 19:00etan Berrizko Kultur Etxean.
Zozketan izena emateko epea azaroaren 7tik azaroaren 17ra bitartean egongo da zabalik.
OHARRA: Zozketa honetan parte hartzeko bazkide zenbakiari dagokion atalean ANBOTOKIDE txartelean daukazun zenbakia sartu behar duzu. Kidea baldin bazara eta ezin baduzu parte hartu, jarri gurekin harremanetan anbotokide@anboto.org helbidera idatzita.
Bestalde, oraindik ANBOTOKIDE ez bazara eta izatea gura baduzu, hemen daukazu aukera.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Mireia Nieto eta Unai Sanchez.