Jai Alai Jairako sarrerak

Jai Alai Jairako sarrerak

Abenduaren 30ean Gernikako Jai Alai frontoian egingo den jaialdirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu ANBOTOk. Jaialdiko egitaraua hauxe izango da:
19:00 Oihan Vega
20:30 Etxekalte
21:30 Fanfarria, publiko artean
22:00 Gozategi
23:30 Fanfarria, publiko artean
00:00 Oxabi + lagunak: gaur egungo abeslari eta musikari ezagunekin

Zozketan izena emateko epea abenduaren 9tik abenduaren 20ra (9:00ak) bitartean egongo da zabalik. 

OHARRA: Zozketa honetan parte hartzeko bazkide zenbakiari dagokion atalean ANBOTOKIDE txartelean daukazun zenbakia sartu behar duzu. Kidea baldin bazara eta ezin baduzu parte hartu, jarri gurekin harremanetan anbotokide@anboto.org helbidera idatzita. 

Bestalde, oraindik ANBOTOKIDE ez bazara eta izatea gura baduzu, hemen daukazu aukera.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Leire Bereziartua eta Olatz Lasa.