Udala, irakasle-ohiek osatutako talde bat eta Mainondo herri eskolak dihardute urteurreneko ospakizunerako dinamika antolatzen. Hala ere, herritarren parte hartzea sustatzea dute helburu, eta, horretarako, martxoaren 27an dinamikaren herri aurkezpena egingo dute. Urteurrena gogoratzeko irudi bat ere sortu dute.
Andresa Landa ikastola
Andresa Landa ikastolak 1976an hasi zure bere ibilbidea, eskolaurrea eskainiz. "Geroago, modu naturalean, euskaraz ikasten jarraitzeko aukera zabaltzen joan zen". Halaxe azaldu du Miren Campok, urteurrena ospatzeko sortutako taldeko kideak. Bittor Kapanagak utzitako lokal batean izan zuen aterpe ikastolak. Mainondo herri-eskolak 1982an hasi zuen bere bidea.