Elkartasun Eguna antolatu dute Otxandion, zapaturako. Antolatzaileek azaldu dutenez, "euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean egon behar dute. Eman diren aurrerapenak baina oraindik lan asko dugu egiteko".
Otxandioko plazan ekitaldia egingo dute, 13:30ean. Eta, eguerdirako bertso bazkaria antolatu dute, Arkotxe kultur elkartean. Bazkaria amaituta, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña bertsolariek jardungo dute kantuan.