Mainondo Kirol Elkarteak prest du kirol ikastaroen eskaintza ikasturte berrirako. Aurten, nobedade modura, zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa emango dute. Era berean, gazteentzako eskaintza indartuko dute, eta 14tik 16 urtera arteko nerabeentzat Funtzionala —irakasle batek zuzenduriko kirol jarduera — eta zumba ikastaroak emango dituzte.
Funtzionala, yoga, pilates, adinekoen soinketa, txirrinbike, step eta zumba. Orain arteko eskaintza mantendu dute aurten. Zenbait ikastaro goizetan ere izango dira. "Kirol jarduerak osasuntsu egoteko eskaintzea da helburua, belaunaldi desberdinak batu eta hartu-eman berriak sortzeko", esan du Nekane Ortiz de Zaratek. Gaur da izena emateko azken eguna.