Otxandioko Udalak Mainondo eskolako leihoak aldatuko ditu eskola umeak oporretan daudela aprobetxatuta. Horretarako, 21.000 euroko diru laguntza jaso dute Eusko Jaurlaritzatik. Lanak egiteko, 35.000 euroko aurrekontua dute lotuta. Bada, Hezkuntza Sailetik lorturiko diruagaz lanen %60 finantzatuko du udalak. Gaur egun eskolan dauden leihoek sortzen dituzten "arazoei" irtenbidea eman gura diete lan horiekin, azaldu dutenez. Lanak amaituta egongo dira ikasturte berria hasten denerako.