[EGITARAUA] Cobra eta Puraposse taldeen kontzertuak abiatuko ditu Mekoletako jaiak, ekainaren 7an

Anboto 2024ko mai. 31a, 14:00

Otxandioko Mekoleta auzoak San Bernabe jaiak ospatuko dituzte ekainaren 7tik 11ra bitartean. Cobra eta Puraposse taldeak ez ezik, Xabi Aburruzaga ere hurbilduko da. 

Jai giroan hurbiltzeko prest daude Otxandioko Mekoleta auzoan. San Bernabe jaiak ospatuko dituzte ekainaren 7tik 11ra bitartean, eta askotariko ekitaldiz osatutako egitaraua osatu du Arkotxe kultur elkarteak. Hartara, Cobra, Puraposse eta Xabi Aburruzaga Band gonbidatu dituzte Mekoletara; baita Igor Elorza eta Rafa Rueda ere. Usadioari eutsiz, herriko Urduri dantza taldeak erakustaldia eskainiko du eta haurrentzako jolasek ere ez dute hutsik egingo. Joselu Anaien erromeri doinuek borobilduko dute egitaraua. 

Ekainaren 11n, San Bernabe eguna ospatuko dute, ermitaren inguruan.

EKAINAK 7

21:00 Txupina. Ondoren, Gazte Afaria.

23:00 Kontzertua: Cobra + Puraposse +  DJ Titon

EKAINAK 8

17:00 Urduri dantza taldea

18:00 Haur jolasak Kalaka taldearen eskutik.

19:00 Xabi Aburruzaga Band

20:00 Eusko Label pintxoak

21:00 Igor Elorza eta Rafa Rueda (Anonyme Popular)

22:30 Erromeria: Joselu Anaiak

EKAINAK 11

09:00 San Bernabera ibilaldia

10:00 San Bernabe mendi erromeria

12.30 Meza eta luntxa

17:00 Briska eta mus txapelketa

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!