Palestinarekiko elkartasuna zabaltzeko murala egin dute Otxandion

Anboto 2024ko mai. 29a, 12:49

Gazan zein beste herrialdeetan izaten diren "gerra inperialisten" desagerpena aldarrikatu gura du ekimenak.

Palestinarekiko elkartasuna zabaltzeko murala inauguratu berri dute Otxandion. Gazan zein beste herrialdeetan izaten diren "gerra inperialisten" desagerpena aldarrikatu gura du ekimenak, Otxandioko Palestinaren Aldeko Batzordeak azaldu duenez.

Era berean, barikuan, Kakitzat taldeko kideek hitzaldia eskainiko dutela jakin eragin dute. Munduan zehar gertatzen diren gatazkeetan militarismoak duen ardura, industria militarra Euskal Herrian eta Intsumisioaren borroka izango ditugu hizpide, besteak beste. Hitzordua 18:00etan izango da.

Bestalde, ekainaren 8an, 17:30ean, Bilbon eta Iruñean deitutako manifestazioetan parte hartzera deitu dute. "Euskal Herrian antimilitarismoa berpiztera, autoritarismo guztiekin bukatzera eta herri guztiek libre bizitzeko eskubidearen alde borrokatzera" deitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!