'Berriztagarriak bai, negoziorik ez!' lelopean, Otxandion elkarretaratzera deitu dute, 13:30ean, Kastillo parke eolikoaren proiektuaren aurka. Kastillo Bizirik Koordinadorak egin du deialdia plazan batzeko. Aurretik, umeentzako tailerrak eta txitxiburduntzia egingo dituzte, 11:30ean eta 12:00etan, hurrenez hurren.
Koordinadora orain hile batzuk sortu zen eta Otxandioko, Legutioko eta Ubideko herritarrak batzen ditu. Sortu zenetik, hainbat ekimen bultzatu dute: herri alegazioak, sinadura bilketak, bilera informatiboak, mendi martxak...
Bestalde, udalak alegazioak aurkeztu dizkie proiektuari eta ingurumen inpaktuaren azterketari. Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari proiektuaren tramitazioa gelditzea edo aldez aurretiko baimen administratiboa ukatzea eskatu dio.