Hilabete eskas falta da Korrika Durangaldera heltzeko. Birritan igaroko da eskualdetik, eta bigarren pasaldian, martxoaren 22an, Otxandiotik pasatuko da. Gauerdian sartuko da Otxandion eta Ospital kalea zeharkatuko du, besteak beste. Otxandiarrak dagoeneko hasi dira Korrikaren etorrera prestatzen. Egun hori ospakizun bat izatea gura dute (musika, dantza, afari herrikoia…) eta 15 bat laguneko lantaldea sortu dute ekimenak prestatzeko.