[ARGAZKI GALERIA] Otxandioko bonbardaketan hildakoak gogoratu dituzte Andikona plazan

Anboto 2023ko uzt. 23a, 18:46

Atzo bete ziren 87 urte eraso faxista hura gertatu zela. Santamaña jaien barruan antolatutako oroimen ekitaldiaren ostean, Felipe Arrese Beitiaren eskultura berria inauguratu dute elizaren ondoan (Argazkiak: Gerediaga Elkartea).

1936ko uztailaren 22an Errioxako base militarretik zetozen bi Breguet XIX hegazkinek, Otxandioko Andikona plaza bonbardatu zuten goizeko 9:30ean. Herrian Santamaña jaiak ospatzen zeuden une horretan. Bonbardaketak 61 hildako eta zauritu ugari eragin zituen. Otxandiokoa Gerra Zibilaren lehenengo bonbardaketatzat hartzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!