Udal eta foru hauteskundeak

Egoitz Garmendiak bigarren agintaldiari ekin dio Otxandion aginte makila hartuta

Anboto 2023ko eka. 17a, 14:02

Otxandioko udalbatza osatzen dutenen familia argazkia.

"Oso pozik gaude, azken lau urteetan lan handia egin dugulako, eta aste hauetan herriaren zati handi baten babesa eta maitasuna sentitu dugulako", adierazi du Garmendiak. 

Otxandion gaur 11:00etan egin dute kargu hartze ekitaldia udalbatza aretoan. EH Bilduko Egoitz Garmendiak hartu du berriro aginte makila eta bigarren legegintzaldia beteko du Otxandioko alkate moduan. "Osatu dugun lan talde berrituak, beste lau urtez ilusio eta lanerako oraindino gogo gehiagogaz jarraitzeko indarra ematen digu. Eskerrik asko bihotzez hau posible egin duzuen denoi", adierazi du.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!