Udal eta foru hauteskundeak

Otxandioko EH Bilduk udal hauteskundeetarako bere hautagaitza aurkeztu du

Anboto 2023ko mar. 22a, 09:07

Joan zen asteburuan burututako herri batzarrean udal hauteskundeetarako hautagaitza aho batez onartu zuen Otxandioko EH Bilduren oinarriak.

Legegintzaldi honetan Otxandioko alkatea zen Egoitz Garmendiak alkategai moduan errepikatuko du EH Bildun. Bestelakoan, aurkeztu duten lan taldeak, "azken legegintzaldiko esperientzia duten kideak, eta besteak beste, nagusien zaintzan, gazterian, trantsizio energetikoan eta kirolean adituak diren pertsona berriak uztartzen ditu", EH Bilduk ohar batean azaldu duenez.

"Gainera, zerrenda honek lanerako prest dagoen komunitate oso bat dauka atzean, herrigintzako esparru ezberdinetan lanean diharduena, Otxandio bihar gaur dena baino hobea izan dadin. Hurbiltasuna, jendea entzuteko prestutasuna eta herriarekiko dedikazio osoa izango dira hautagaitzaren lanaren eguneroko oinarria", gehitu dute.

HAUTAGAIEN ZERRENDA

  1. Egoitz Garmendia
  2. Montse Morote
  3. Josu Abaunza
  4. Inge Landaluze
  5. Mikel Abasolo
  6. Maider Arejolaleiba
  7. Ibon Garate
  8. Oihane Sanchez
  9. Joseba Gastelu
  • Lehen ordezkoa: Mirian Uribe
  • Bigarren ordezkoa: Aritz Otxandiano
  • Hirugarren ordezkoa: Isa Lazaro
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!