Otxandioko jatetxe batean sutea piztu da eta pertsona bi ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik

Anboto 2022ko urr. 6a, 21:40
Argazkia: @Bomberos_VG

Zauritu biak Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte (Gasteiz). 

Arratsaldeko 14:00ak aldera sutea isiotu da Otxandioko jatetxe batean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sukaldeak su hartu du eta garrak teilatua hartzera ere ailegatu dira. Pertsona bi, emakume bat eta gizonezko bat, Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. Arabako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sutea amatatuta dago jada. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!