Enrike Garate presoa Duesoko kartzelara hurbilduko dute

Anboto 2020ko abe. 30a, 16:03
Artxiboko irudia

Otxandioko presoa Cadizko (Puerto de Santa Maria) Puerto I kartzelatik  Kantabriako Dueso kartzelara lekualdatuko dute. 

Enrike Garate preso otxandiarra 2004an atxilotu zuen Frantziako poliziak. 2016an Frantziak Espainiaren esku utzi zuen Garate, eta orduz geroztik Puerto de Santa Mariako espetxean dago preso. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!