Inguruko mendiak eta natura herriguneagaz lotzen ditu irudiak. "Gure hizkuntzak antzinatik gaur egunera izan duen bidea erakutsi gura izan dut, mendi giroan sortu zenetik herrietan garatu zen arte", azaldu du Lekuek udalaren enkarguz margotu duen horma-irudiari buruz. Irudiko albo batean Vulcano iturria ageri da. "Iturritik urak etenik barik jarioan irteten duen moduan, euskararen erabilerak ere etenik bakoa izan behar lukeela islatu gura du", dio.
Herritarrek margotzeko aukera izan dute. Joan zen barikuan eskolako ikasleek, eta asteburuan herritarrek.
Lekuek makina bat margo-irudi egin ditu; tartean, bi Iurretan. Oraintsu Katalunian izan da horma-irudi bat egiten, eta hurrengoa Berriatuan egingo du.
Herritarrek eta eskolako gazteek horma irudia margotzen lagundu dute: