Egoitz Garmendia izango da Otxandioko EH Bilduren alkategaia udal hauteskundeetan

Joseba Derteano 2019ko mar. 6a, 15:28

Garmendiak 38 urte ditu, ingeniari tekniko mekanikoa da. Une honetan euskara irakaslea da Gasteizen, eta azken 6 urteotan, koordinatzaile lez ardurak eduki ditu EH Bilduren egituraren baitan.

Alkategaia aukeratzeko prozesu parte hartzailea burutu da Otxandion, eta 40 herritarrek egin dituzte izen proposamenak. Otsailaren 8an egindako herri batzarrean eman zen bukatutzat prozesua, eta Egoitz Garmendia Vera izan zen aukeratua.

Herrian alokairuzko etxebizitzen promozioa aurrera eramatea, kontsultorio berria eta pediatria zerbitzua martxan jartzea, eraikin eta aisialdi guneak eraberritzen jarraitzea (gimnasioa, kultur-etxea, plazako frontoia, udaletxea), eta Otxandioko epe ertaineko etorkizuna finkatuko duen garapen plana finkatzea kokatu ditu lehentasun gisa, EH Bilduk ohar batean informatu duenez.

Hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak izendatzeko prozesua martxoan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!